Giltzurruneko gaixoen elkarteak (ALCER) informazio-mahai bat jarriko du datorren ostegunean, azaroak 26, Herriko Plazako asteroko azokan. Goizeko bederatzietatik eguerdiko hamabi eta erdietara izango dira bertan.
Mahaian, elkarteari buruzko informazioa zabaltzeaz gain, elkartearen loteria ere salduko dute, beren jarduerak finantzatzen laguntzeko.