Arkupe elkarteak erakusleiho eta balkoi lehiaketa antolatu du Gabonetarako

Arkupe merkatari, ostalari eta profesionalen elkarteak erakusleiho eta balkoi lehiaketa antolatu du aurtengo Gabonetarako, Orioko Udalaren laguntzarekin.

Lehiaketan herriko establezimendu guztiek eta herritar guztiek parte har dezakete.

Izen-ematea kultur etxean

Parte hartzeko, aldez aurretik, izena eman behar da kultur etxean. Izena emateko azken eguna abenduaren 10a izango da.

Sariak

Bi sari emango ditu Arkupek: bat erakusleiho dotoreenari eta bestea balkoi dotoreenari. Saria 300 euroko bonoa izango da, Arkupeko dendetan gastatzeko.

Sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 29an izango da.

Lehiaketaren epaimahaia honela osatuko da: Arkupe elkartearen hiru ordezkari eta Udalaren bi ordezkari.