Alkoholismoari buruzko hitzaldia izango da ostiralean

Udaleko Gizarte Politika batzordeak antolatuta, alkoholismoari buruzko hitzaldia izango da kultur etxean apirilaren 16an, ostirala, 19:00etan hasita.

Hizlariak honako hauek izango dira: Antonio Beltran familia-medikua, Alkoholiko Anonimoak taldeko partaideak eta Al-Anon familiarren elkarteko kideak.

Hitzaldia irekia da, bertaratu nahi duten guztientzat.

Hogeita hamar urte Orion

Orain dela hogeita hamar urte sortu zen Orion Alkoholiko Anonimoen taldea eta urteurren hori ospatu nahi izan dute taldeko kideek, Gizarte Politika batzordearen laguntzarekin, hitzaldi hau antolatuz.