Euskal Herriko 50. Txirrindulari Itzulia

Ohar garrantzitsua

Aurtengo Euskal Herriko Itzuliari amaiera emango dion etapa erlojupeko bat izango da, honako ibilbidea egingo duena:

Oriotik Aiara eta handik berriz Oriora.

Etapa apirilaren 10ean jokatuko da eta, horren ondorioz, hainbat errepide trafikoari itxita izango dira 13:00etatik 18:30era:

?Autopista A-8 irteera

?N-634 errepidearen Orioko ibilbidea bi norabideetan.

?GI-3710 errepidea, Santio eta Andatza auzoetatik pasatzen dena, bi norabideetan.

?GI-3161 errepidea, Ubegundik pasatzen dena, bi norabideetan.

?Benta-Igeldo bidea.

Larrialdiak

Errepidea itxita dagoen bitartean larrialdiren bat gertatzen bada, 112 zenbakira deitu behar da eta SOS Deiakoak antolatzaileekin jarriko dira harremanetan, aurreikusitako Larrialdi Plana abian jartzeko.

Probaren ibilbidean DYAko hainbat anbulantzia jarriko dira, han-hemenka, probaz kanpo gerta daitezkeen larrialdiei kasu egiteko.

Aparkatzeko mugak

Orioko hainbat kaletan aparkatzeko debekua ezarriko da, lasterketa dela eta:

?Antilla kalea.

?Hondartza kalea.

?Eusko Gudari kalea.

?Herriko Plaza.

?Aritzaga

?Antxiola

Kale horietan galarazita egongo da aparkatzea apirilaren 9ko 10:00etatik hasi eta apirilaren 10eko lasterketa bukatu arte.

Normalean kale horietan aparkatzen dutenek Mendibeltz zelaiaren ondoko aparkalekua erabili ahal izango dute.

Apirilaren 10eko 13:00etatik 18:00etara bitartean ibilgailua erabili behar dutenek, beraz, Orioko herri gunetik atera beharko dute:

  • Aitzondo-Xuai baserri ingurura edo Ortzaika ingurura.

Tren zerbitzua

Tren zerbitzuan ere aldaketak izango dira:

?Bilbotik Donostia aldera doazen bidaiariek Orion jaitsi beharko dute trena aldatu eta bidaia jarraitzeko. Bidaiariek trena erabiltzeko moila berezia prestatzen ari dira.

?Tren zerbitzu berezia izango da Oriora etortzeko, bai Donostiatik eta bai Zarauztik.

Istripuak aurreikusteko

Istripurik ez gertatzeko, komeni da txakurrak eta bestelako animaliak lotuta edukitzea lasterketa garaian.

Kirol proba ikustera hurbilduko diren guztiei eskatzen diegu zorrotz betetzea antolatzaileek emandako aginduak, dena ondo atera dadin eta arazorik ez izateko.