Udaleko Gizarte Ongizate batzordeak antolatuta, bideo-emanaldia izango da datorren asteartean, ekainak 7.
Emanaldia 15:30ean izango da kultur etxeko areto nagusian.
Eskainiko den filma Bicicleta, manzana, cuchara
izango da. Filmak saria jaso zuen Donostiako zinemaldian. Dokumental bat da, Pasqual Maragall politikari katalanak Alzheimerraren kontra daraman borroka kontatzen duena.
Sendian programa
Gizarte Ongizate batzordeak antolatu du emanaldia, Sendian programaren barruan eta irekia da parte hartu nahi duten guztientzat. Orion Sendian programaz arduratzen den Gloria Martin psikologoak ere parte hartuko du saioan eta, filmaren ondoren, solasaldi bat egingo dute, gaiari buruz hitz egiteko.