Maiatzaren 30ean, ostiralarekin, Amaren Alabak taldearen kantaldia izango da kultur etxean 22:30etan, Orioko Udalak antolatuta ‘Euskaraz bizi-bizi’ egitasmoaren barruan.
Amaren Alabak izeneko taldea sei neska gazte zuberotarrek osatzen dute. ‘A capella’ abeste dute, musika tresnen laguntzarik gabe eta zuberotar tradizioko kantaera eta eragin modernoak nahasten dituzte
Kantaldirako sarrerak doan banatuko dira; baina, kultur etxeko aforoa mugatua denez, interesatuek aldez aurretik hartu beharko dituzte gonbitak kultur etxean.