Ametsa gaztelekuak irailaren 26an zabalduko ditu ateak, ikasturte berriari hasiera emateko

Ametsa gaztelekua prest dago 2014-15 ikasturteari ekiteko eta, hasteko, inaugurazio-festa bat antolatu du irailaren 26ko arratsaldean, ostiralarekin.

Gaztetxoak gonbidatuta daude inaugurazio-festan parte hartzera.

IRAIL-URRIETAKO JARDUERAK

Ametsa gaztelekuak erabakita dauzka dagoeneko irailaren bukaera arte eta urrian antolatuko dituen jardueretako batzuk:

Irailaren 26an, esanda bezala, ikasturte berriaren inaugurazio-festa izango da.

Irailaren 28an, igandearekin, bingo-lehiaketa antolatu dute.

Urriaren 8, 10, 11 eta 12an gaztelekua margotuko dute elkarlanean eta gaztetxoen laguntza eskatzen dute horretarako.

Urriaren 18an piragua-irteera egingo dute.

Urriaren 26an, berriz, 2. ping-pong txapelketa jokatuko da gaztelekuan.

ORDUTEGIA

Gaztelekuaren ordutegia honako hau izango da ikasturte honetan:

Astelehen, astearte eta asteazkenetan: 16:45 – 20:00

Ostegunetan: ITXITA

Ostiraletan: 16:45 – 21:00

Larunbatetan: 16:30 – 21:00

Igandetan: 16:30 – 20:30