Judith Huegun ipuin kontalaria izango da asteazkenean liburutegian

Liburutegiak aldian behin antolatzen dituen ipuin kontaketa saioetako bat izango da datorren asteazkenean, urriak 1, 18:00etan hasita.

Ipuinak kontatzen Judith Huegun kontalaria arituko da. Orioko haurrek ezagutzen dute Judith, lehenago ere etorri izan delako liburutegira.

Saioa 5 eta 8 urte arteko haurrentzat da.

Egun aldaketa

Saioa, hasiera batean, urriaren 2rako zegoen aurreikusita; baina, Judithen azken orduko konpromiso batengatik, urriaren 1era aurreratu da. Barkatu eragozpenak.