Andoaingo 8. piano jaialdia.

Danbolin Musika Eskolako ikasleek parte hartuko dute.

Otsailaren 22, 23, 24an, Andoaingo Bastero kulturgunean 8. Andoaingo piano jaialdia ospatuko da, Andoaingo udalak eta Seiasle elkarteak antolaturik.

Aurtengo deialdian, musika eskola eta kontserbatorio ezberdinetako 895 piano ikasleek hartuko dute parte, 7 urtetik 18 urte bitartean.

Ikasle kopuru handiena Gipuzkoatik, Bizkaiatik eta Arabatik joango dira. Beste herrialde batzuetatik ere etorriko dira: Iparraldea, Nafarroa, Santander, Errioxa eta Salamanka. Jaialdia izateaz gain, txapelketa ere bada.

Otsailaren 22an ostiralean, hasierako kontzertua izango da, 19:00etan Bastero Auditorioan. Kontzertu honetan, lehen txapelketa honetan parte hartu zuten eta gaur egun bide profesionalean kontzertista bezala aritzen diren hiru gazteek Uxue Ricon, Jon Urdapilleta eta Julen Cesterok joko dute.

Hurrengo egunetan, otsailaren 23 eta 24an, goizeko 09:30etatik gaueko 21:00etara pianojoleak jo eta ke arituko dira, Bastero kulturguneko bi aretoetan. Horien artean Danbolin Musika Eskolako ikasleak izango dira, 8 urtetik 15 urtera bitartean.

Beti bezala, aurte ere, modalitate eta maila ezberdinetan parte hartuko dute. Piano bakarlariek A, B, C mailan parte hartuko dute. Piano lau eskutara A mailan parte hartuko dute.

Piano bakarlariak bezala, A mailan:
– Hodei Sanz: L. Mozart, “Menueto”.
– Alejandro Campos: A. Houghton, “Creatures of the night”.
– Miren Genova: S. Duro, “Sono of the pine tree”.

Piano bakarlariak bezala, B mailan:
– Amaia Izagirre: J. S. Bach, “Menuet BWV 115”.
– Ainhoa Bontigi: A. Unzu, “Eszena txuri beltzean”
– Mikel Etxarri: P. Wedowood, “Clouds”.
– Borja Esnal: Ch. Norton, “A charmer”.

Piano bakarlaria bezala, C mailan:
– Paula Argintxona: E. Satie: “Gnossiennes n