Asteartean eta ostegunean izango da azken aukera ‘Zer eta nola birziklatu’ ikastaroa egiteko

Zer eta nola birziklatu ikastaro laburra egin nahi dutenek otsailaren 19 eta 21ean izango dute azken aukera.

Bi saioak 19:00etan hasiko dira kultur etxean. Asteartekoa euskaraz izango da eta ostegunekoa, berriz, gaztelaniaz.

Ez da aldez aurretik izena eman behar. Nahikoa da egun horietako batean kultur etxera agertzea esandako orduan.

?Ez da marroia, birziklatzea beharrezkoa da? kanpainaren barruan, hondakinak bereizten hasi nahi duten herritarrek eta gaur egun bereizten dutenek aukera izango dute, ikastaroaren bitartez, ondo birziklatzen ikasteko.

Ikastaroa Orioko Udaleko Hondakinen Mahaiak antolatu du.

Gaiak

Ikastaroan materia organikoa birziklatzearen garrantziaz hitz egingo da, edukiontzi marroiaren erabilera azalduko da eta jendeari erakutsiko zaio, baita ere, nola bereizi beste frakzioak: beira, papera, ontzi arinak, ehunak? Birziklatzeak dakartzan onurak ere azalduko dira.

“Ez da marroia. Birziklatzea beharrezkoa da” kanpaina

Ikastaro honekin Orioko udalean ordezkaritza duten hiru taldeek (Bildu, EAJ eta Orainek) eta Orio Zero Zabor taldeak osatzen duten Hondakinen Mahaiak irailean abian jarritako kanpainari jarraipena eman nahi dio. Kanpainak bi helburu nagusi ditu:

? Orioko birziklatze tasa handitzea.

? Birziklatzea errazteko baliabideak ematea herritarrei.