Danbolinek emaitza ezin hobeak lortu ditu aurten ere Andoaingo piano jaialdian.
Otsailaren 22, 23 eta 24an ospatutako Andoaingo 8. piano jaialdian 12 oriotarrek, 8 urrezko domina lortu zituzten eta 4 zilarrezko.
Aurten ere, emaitza ezin hobeak lortu dituzte Orioko Danbolin Musika Eskolatik aurkeztu diren 12 piano ikasle oriotarrek. Bereziki eskertu behar dugu Audra Almanaityte piano irakaslearen jarrera eta dedikazioa ikasle hauek lortu dituzten emaitzak eskuratzeko.
Horregatik, txalo zaparrada bero-bero bat ikasle hauentzat Andoaingo piano jaialdian lortutako emaitzengatik eta, nola ez, beren irakasle Audrarentzat, Orioko herriaren irudia hain maila altuan uzteagatik.
- BAKARLARI “A” MAILAN:
- Miren Genova (urrea).
- Hodei Sanz (urrea).
- LAU ESKUTARA “A” MAILAN:
- Unai Bontigi eta Iker Pielago (urrea).
- BAKARLARI BEZALA “B” MAILAN:
- Borja Esnal (urrea).
- Amaia Izagirre (urrea).
- Ainhoa Bontigi (zilarra).
- Mikel Etxarri (zilarra).
- BAKARLARI BEZALA “C” MAILAN:
- Jon Loidi (urrea).
- Ander Carrera (urrea).
- Aitor Lizaso (zilarra).
- Paula Argintxona (zilarrra).
- Jone Zinkunegi (urrea eta aipamen berezia).