Antillako hondartza auzolanean garbitzeko deia egin du Surf Taldeak larunbat goizerako

Azken urteotan urtero egiten da hondartza garbiketa Orion (karteleko argazkia 2015eko garbiketarena da). Ekintza parte-hartzailea izaten da, Orioko Surf Taldeak deitzen duena, beste hainbat talderen laguntzarekin: Herrio natur taldea, Udala eta bi ikastetxeak. Ekintza irekia da edozein herritarrarentzat.

Aurtengo garbiketa larunbat honetan izango da, martxoak 19, goizeko 10:30ean hasi eta 13:30ak arte. Laguntzera bertaratzen direnentzako hamaiketakoa prestatuko dute antolatzaileek.

Garbiketa kanpaina hau mundu osoan antolatzen du Surfrider Foundation talde ekologistak eta Europan, esaterako, oso finkatuta dago dagoeneko:

http://www.surfrider.org

Antolatzaileek adierazi dutenez, garrantzitsua da egun horretan egiten den garbiketa lana, baina are eta garrantzitsuagoa da ekimenaren bitartez lortzen den sentsibilizazioa.