Ekainaren 17an, ostiralarekin, antzerki emanaldia eskainiko dute Kultur Etxean tailerreko ikasleek
Ikasturte osoan aritu dira Antzerki Tailerreko ikasleak lanean, asteartero biltzen Kosta tailerreko lokalean eta ostiralean egingo dute ikasturte bukaerako emanaldia, ikasi dutena erakusteko.
Emanaldia esketx motzez osatua izango da. Guztira, zortzi lagunek parte hartuko dute, Patxi Santamaria irakaslearen esanetara.
Saioa gaueko hamarretan hasiko da Kultur Etxeko areto nagusian eta sarrera doan da