DJ Tete disc jockey-aren emanaldia izango da ostiralean Orioko Kamel Ziani kafetegian

Ostiral gauean, ekainak 24, DJ baten saioa izango da Orioko Kamel Ziani kafetegian, gaueko hamaiketan hasita: DJ Tete izena du saioa egingo duen disc jockeyak eta Donostiatik dator, Bengoa DJs entertainment enpresaren eskutik. Dantza zaleentzako saioa izango da eta era askotako musika jarriko du: latinoa, salsa, errunbak…

Saioa Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da eta sarrera doan izango da. Hau izango da aurtengo lehenbiziko saioa.

‘Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, udan ostiralero, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giro goxoa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.

Lau taberna hauek parte hartuko dute aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: Kamel Ziani, Kalakari, Unar eta Salatxok.