Kontzertua Salatxo abesbatzak antolatu du eta 20:15ean hasiko da elizan.
Araba Abesbatza
Araba abesbatza Gasteizen sortu zuen Manu Sagastumek 1968an, Antton Lete eta Sabin Salaberriren laguntzarekin. Araba Musika Elkartearen ahots baxuetako abesbatza da eta, bereziki, euskal musika eta folklorea sustatzea du helburu. Historia aberatsa du eta ohorezko tokia irabazia du Arabako musikaren panoraman. Gaur egun abesbatza 37 ahotsez osatua dago lau kordatan banatuta.
Abesbatzaren errepertorioan Euskal Herriko musika korala da nagusi; baina lantzen dituzte, baita ere, antzinako polifonia, musika sinfoniko korala eta kantu gregorianoa.
Sortu zenetik kontzertu asko eman ditu Euskal Herrian zein kanpoan (Espainian, Italian, Frantzian, Portugalen, Belgikan, Suitzan, Hungarian…) eta, bestalde, sari ugari jaso ditu bere ibilbide luzean; nabarmenenak aipatzeko, Arezzo eta Tolosako nazioarteko abesbatzen lehiaketetakoak. Hainbat diskoren grabazioan ere parte hartu du: ‘Araba’, ‘Euskal Abesbatza Antologia’, ‘Así canta Álava’, ‘Euskaldun bioletea’, ‘Del Solar Alavés’, ‘Sabin Salaberriren lana’…
2003. urteaz geroztik Aitor Saez de Cortazar Jungitu da abesbatzaren zuzendaria.
PROGRAMA
1. zatia: Bizente Goikoetxearen obra
1. Missa in honorem Immac. Concept. B.M.V. (Meza Mariaren ohoretan)
- Kyrie
- Sanctus-Benedictus
- Agnus Dei
2. Ave Maria
Organujolea: Sabin Salaberri Urzelai
2. zatia: Lurretik Eguzkira
1. Invocation…………………………………………. Claude Debussy
Pianojolea: Israel Ruiz de Infante
Bakarlaria: Alonso Morales
2. Amaren poema………………………………….. Sabin Salaberri Urzelai
Bakarlaria: Juan Carlos Estarrona
3. Aita San Juan’en bespera…………………… Jose Mª Gonzalez Bastida
Bakarlaria: Alfredo Cortés
4. Ara, eguzkia! (Argia) ………………………….. Aita Donostia
5. Munduko pakea………………………………….. Sabin Salaberri Urzelai
6. Kitolis ………………………………………………… Luis Aranburu
Bakarlariak: Alfredo Cortés, Alberto Rojo
7. Ortzeko izarra……………………….. …………… Sabin Salaberri Urzelai