Gipuzkoako Argazkilari Profesionalen Elkarteak antolatutako VI. argazki lehiaketara aurkeztu diren lanak daude ikusgai kultur etxeko areto nagusian.
Guztira 50 argazki inguru ikus daitezke martxoaren 19tik 30era bitartean zabalik izango den erakusketan.
Gipuzkoako Argazkilari Profesionalen Elkarteak urtero antolatzen du argazki lehiaketa. Aurtengoa seigarren edizioa da eta bertara aurkeztu diren lanak ikus daitezke kultur etxean, saria irabazitakoak eta beste guztiak.
Erakusketa zabalik dago, goizetan, 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldetan, 17:00etatik 20:00etara.
Goian ageri den argazkiak irabazi du aurten lehen saria. Aita-semeak
du izena eta Gorka Lasa Oliden zarauztarrak egin du.