Asteazkenean hasiko dituzte Antxiola 13 portalaren aurreko terraza konpontzeko lanak

Antxiola 13 portalaren pareko terraza konpondu gabe geratu zen Antxiola kaleko obra egin zenean eta Udalak orain egingo ditu terraza hori konpontzeko lanak.

Lanak asteazkenean hasiko dira, abenduak 20, eta bi-hiru aste iraungo dute.

Obrak irauten duen bitartean, kaleko aparkaleku batzuk kenduko dira.

Barkatu eragozpenak.