Arozenako aparkalekuko obrak datorren astean bukatuko dira, baina irekita dago dagoeneko

Arozenako aparkalekua irekitzea erabaki du udaltzaingoak, datozen jaiegunotan horren beharra izango dela aurreikusita.

Aparkalekua prestatzeko lanik handiena eginda dago dagoeneko; baina ez dago zeharo bukatuta: argiaren lotura ez dago oraindik eginda eta aparkalekuko marrak ez daude pintatuta.

Hala ere, dagoeneko erabilgarri jarri ditu Udalak hor sortu diren 40 aparkaleku-plazak.

Udalak datorren astean bukatuko ditu lanak, argien konexioa eginda eta lurreko marrak pintatuta.