Arraun Eguna izango da larunbatean

Datorren larunbatean, otsailak 15, Arraun Eguna izango da Orion. Egun osoko programa prestatu du Arraun Elkarteak Udalaren laguntzarekin. Estropada arratsaldez izango da errioan eta gainerako ekitaldiak Herriko Plazan egingo dira. Hori dela-eta, Herriko Plaza goizetik itxiko da ibilgailuentzat.

Arratsaldeko estropadarako izena emateko epea gaur ixten da eta dagoeneko 79 ontzik eman dute izena. Inoiz baino gehiago.

PROGRAMA

12:00 Orioko Arraun Elkarteko gazte mailako arraunlarien aurkezpena Herriko Plazan

ONDOREN Pintxo eta sagardo dastaketa

15:00 Gipuzkoako mus ligaren finala Herriko Plazan    

16:00 ESTROPADAK ERRIOAN: Oria ibaiaren 20. jaitsiera, 3. Babyauto bandera

ONDOREN Sari banaketa Herriko Plazan (Arraunketa Elkarteko porra asmatu dutenen arteko zozketa sari banaketaren ostean egingo da)

17:00 Danbolin musika eskolako ikasleen dantza emanaldia Karela kiroldegian

GOIZ ETA ARRATSALDEZ Herriko txaranga ibiliko da kalez kale