Arraun Eguneko herri-afarirako txartelak salgai

Arraun Eguneko herri-afarirako txartelak erosteko azken eguna otsailaren 22a izango da.

Orioko Udalak eta Orio Arraunketa Elkarteak otsailaren 25erako antolatu duten Arraun Eguna ate joka dator. Afaria egun horretako 21:00etan hasiko da, Orioko udal pilotalekuan.

Arraun Egunaren egitaraua otsailaren 21ean aurkeztuko dute, baina dagoeneko salgai daude egun horretako herri-afarira joateko txartelak. Prezioa 20 eurokoa da eta Baraka, Gure Txoko, Arkaitz eta Salatxo tabernetan eros daitezke txartelak. Erosteko azken eguna otsailaren 22a izango da, asteazkena.

Antolatzaileek ondorengo menua prestatu dute: iberikoak, patea, txorizoa sagardotan, kroketak, txerri kostilla eta postrea (gazta, irasagar-gozokia eta intxaurrak).