Idazkera lantzeko ikastaroa antolatu du Euskara batzordeak

Udaleko Kultura, Euskara, Hezkuntza eta Festetako batzordeak ikastaro bat antolatu du idazkera landu nahi dutenentzat. Ez dago pentsatuta hizkuntz perfil jakin bat landu nahi dutenentzat, baizik eta, besterik gabe, euskaraz testu egokiagoak sortzen ikasi nahi dutenentzat, euskaraz hobeto komunikatzen ikasi nahi dutenentzat.

Hauek dira ikastaroaren ezaugarriak:

NON

Orioko kultur etxean.

NOIZ

Martxotik ekainera. Astelehen edo astearte arratsaldeetan, 17:00etatik 20:00etara. Guztira, 15 saio, hiruna ordukoak.

HELBURUAK

? Idazten ikasiz, euskara eguneratu eta sakontzea.

? Euskaltzaindiak emandako azken arauen berri jasotzea.

? Informazioa modu zuzen eta koherentean adierazteko oinarrizko kontzeptuak ikastea.

NORENTZAT

Euskara maila ona izanda, ofizioz nahiz afizioz, idazteko premia edo gogoa duen edozeinentzat: herriko taldeetan dabiltzanak, ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleak, irakasleak, kazetariak, administrazioko langileak?

IRAKASLEA

I