Arraun elkarteko eta Udaleko ordezkariek 2. garagardo azoka aurkeztu dute

Maiatzaren 23, 24 eta 25an egingo da garagardo azokaren 2. edizioa, Orioko plazan. Iaz bezala, Orioko Arraunketa Elkarteak antolatu du, Orioko Udalaren laguntzarekin.

Azoka aurkezteko, prentsaurrekoa egin zuten arraun elkarteak eta Udalak maiatzaren 14an eta, bertan azaldu zutenez, bi helburu nagusi ditu garagardo azokak: elkartearentzat dirua biltzea eta herrian jai giroa sortzea.

Aurten iaz baino garagardo-mota gehiago eskainiko dira azokan; hamabi marka, guztira, mota guztietakoak: horiak, gorriak, beltzak, garizkoak…

PROGRAMA

Azokak iraungo duen hiru egunetan ekitaldi ugari izango dira plazan. Hau da garagardo azokaren programa ofiziala:

Maiatzaren 23a, ostirala
Arratsaldean, konkistatzaileen kirol proba errioan
19:00
Irekiera ekitaldia. Mirotza sariak banatuko dira.
21:30 Xabi Arostegi DJa
Ondoren, Gozategi taldearen kontzertua

Maiatzaren 24a, larunbata
11:00 Herriko koadrilen arteko batel estropada. Hiru arraunlari eta patroi batez osatutako ontziak. Izen-emateak Salatxo eta Kalakari tabernetan. Izena emateko azken eguna: maiatzaren 23a.
19:00 Erromeria Dantzadi taldearekin
20:45 Championseko finala pantaila handian
22:30 Erromeria Dantzadi taldearekin

Maiatzaren 25a, igandea
12:00 Beteranoen traineru estropada
18:00 Orioko Heldu!, Mendaro eta Berrobi giza-proban

Iaz bezala, pitxarra bi eurotan salduko da, eta garagardoak bi multzotan banatuko dira: arrunta eta berezia.

Jateko, berriz, ukondo errea eta saltxitxak izango dira, plazan bertan jateko edo etxera eramateko.

MIROTZA SARIAK

Aurtengo Mirotza sariak Aimar Olaizola pilotariari eta Bera Bera eskubaloi taldeari emango dizkie Arraunketa Elkarteak.

Saria Antxon Mendizabalen eskultura bat izango da, gereziondoz egina.