Bandaren kontzertua Orion

Maiatzaren 16an, ostiralarekin, 19:00etan, Orioko plazan, kontzertua emango dute Danbolin Musika Eskolako bandako ikasleek, Olaia Askasibarren zuzendaritzapean.

Bandan 45 partaide dira, 8 urtetik aurrerakoak eta instrumentu hauek jotzen dituzte: saxoa, klarinetea, flauta, tronpeta, perkusioa eta pianoa.

Ondorengo abestiak entzuteko aukera izango dugu:

– Aitorren hizkuntz zaharra

– Xalbadorren heriotzean

– The Circle of Life

– Cartoon Symphony

– Baby Elephant Walk

– Unchained Melody

La vita è bella

– La Bamba

– I Will Survive