Arraun festa handia ospatuko da larunbatean

Arraun elkarteak eta Udalak antolatuta, Arraun Eguna izango da larunbatean, otsailak 25. Egun horretan egingo da Oria ibaiko 18. jaitsiera eta BabyAuto bandera jokatuko da. Kirol ekitaldi hori aitzakia hartuta, egun osoko festa izango da herrian.

Hau da ekitaldien programa:

11:00 UME JOLASAK PLAZAN

11:30 EUSKO LABEL SAGARDOAREN GINKANA IKASTOLA AURREAN

Hondarribia, San Pedro, Zarautz, Zumaia, Ondarroa eta Orioko taldeak.

ERGOMETROAN: Talde bakoitzeko arraunlari gizonezkoa eta emakumezkoa.

LOKOTX BILTZEN: Traineru bakoitzeko patroiak.

ARRAUNARI BURUZKO TRIBIALA ETA SAGARDO BOTATZEA: Herrietako alkateak.

Ondoren, DASTAKETA

12:30 KANTU-JIRA EGUNSENTI OTXOTEAREKIN

Herritarrei otxoteko lagunekin kantatzeko proposamena egiten die Egunsenti otxoteak.

Eguerdian, JAITSIERAKO ONTZIAK AUTOPISTA AZPIAN KOKATUKO DIRA

16:00 KINIELAN APUSTU EGITEKO AUKERA ITXIKO DA.

Euro batean egin apustu: zeinek irabaziko du BABYAUTO BANDERA?

Traineru irabazlea asmatzen dutenen artean lau sari zozketatuko dira:

? Afaria bi lagunentzat Katxi