Koldo Olariagak irabazi du lehen saria San Nikolas festetako argazki lehiaketan

2011ko San Nikolas festetan Udalak argazki lehiaketa antolatu zuen, festak gaitzat hartuta, eta sariak orain banatu dira.

Lehen saria: (300 euro) Koldo Olariagak irabazi du, notizia honekin batera doan argazkiarekin.

Bigarren saria (200 euro) Iker Gurrutxagarentzat izan da eta hirugarrena, berriz, (100euro) Irati Agirreazaldegirentzat.

Zorionak hiruei eta ea datorren urtean partaide gehiago biltzen dugun.