Orioko Arraun Elkarteak ikastaro bat antolatu du, Orioko Udalaren laguntzarekin, gaztetxoen entrenatzaileak prestatzeko. Bi egunetako ikastaro laburra izango da.
Hauek dira ikastaroaren xehetasunak:
NOIZ
Azaroaren 25ean eta abenduaren 2an
NON
Orioko Arraunketa Elkartearen egoitzan.
NORENTZAT
Hamasei urtetik gorakoentzat (lehentasuna oriotarrek)
IKASGAIAK
Oinarrizko teknika, fisiologia, prestakuntza fisikoa, historia, erreglajeak, psikologia-pedagogia eta araudia.
IRAKASLEAK
Ikastaroa klubeko teknikariek emango dute.
ORDUTEGIA
Azaroaren 25ean: 09:00 – 13:00 eta 15:00 – 18:00
Abenduaren 2an: 09:00 – 13:00
IZEN-EMATEA
Klubean eta kiroldegian, azaroaren 18a baino lehen. Gehienez, 20 plaza daude.
PREZIOA
Hemezortzi urtetik beherakoek: 10 euro; hemezortzitik gorakoek: 15 euro.
OHARRA
Oinarrizko ikastaroa izango da, arraunlari gazteen entrenatzaile edo laguntzaile aritu nahi dutenak trebatzeko