Aurtengo artisautza-azoka datorren igandean egingo da, maiatzaren 5ean. Goizez izango da zabalik, 10:30etik 14:30era, eta era askotako artisautza-lanak erakutsi eta salduko dira: bitxiak, senda-belarrak, eztia, zeramika, zurezko tailak, arropak, euskal produktuak, xaboiak, ukenduak, gozogintzako produktuak…
Aurtengoa azokaren 26. edizioa izango da.
Postu guztiak Herriko Plazan jarriko dira.