Ate irekietako eguna egingo du ostiralean Danbolin Musika Eskolak

Ostiral honetan, maiatzak 3, ateak irekiko ditu Danbolin Musika Eskolak, herritarrek aukera izan dezaten instalazioak hobeto ezagutzeko eta bere eskaintzaren berri jakiteko.

Ate irekietako egunean bertaratzen direnek Danbolin Musika Eskolaren ikasketa-planaren berri jasoko dute eta zalantzak argitzeko aukera izango dute matrikulazioari begira.

Bi txanda, bisitetarako

Bisitak bi txandatan antolatu ditu Danbolin Musika Eskolak:

  • 17:00 4-6 urte bitarteko ikasle eta gurasoak
  • 18:00 7 urtetik gorako ikasle eta gurasoak

Danbolin Musika Eskolako eraikina Iturbide kalean dago, Goiko Kalean, 18. zenbakian.

Bisita horietara azaltzerik ez duenak aukera dauka edozein kontsulta telefonoz egiteko, telefono honetara deituta: 943 833 727