Ikastaroa Cebanc akademiak antolatu du Orioko Udalaren laguntzarekin eta 25 urtetik gorakoentzat da.
Ikastaroa maiatzaren 18an hasiko da. Astean bi egunetan izango da: asteartetan eta ostegunetan, 19:00etatik 21:30era.
Ikastaroa lehenago egitekoa zen; baina ez zen nahiko jende apuntatu taldea osatzeko, eta epea zabaltzea erabaki zuen Udalak.
Ikastaroa 25 urtetik gorakoentzat da, euskaraz izango da eta, gehienez, 12 lagunentzako tokia dago.
Izena emateko, kultur etxera jo behar da maiatzaren 16a baino lehen.