Apirilaren 29an, asteartearekin, bilera izango da udaletxeko teilatu azpiko gelan, 19:00etan hasita, aurtengo kultur aniztasunaren jaia antolatzeko.
Joan den ostegunean egin zen aurreneko bilera eta han bildutakoek astearte honetan beste bilera bat egitea erabaki zuten, festaren eguna eta diseinu orokorra erabakitzeko.
Bilera irekia da agertu nahi duten guztientzat.