Udaleko Ekonomia eta Enplegu batzordeak antolatuta, Baratzezaintza urbanoa eta autogestioa
izeneko ikastaroa egingo da maiatzaren 24tik ekainaren 17ra.
Izena emateko epea luzatzea erabaki du Udalak eta, beraz, interesa dutenek maiatzaren 20ra arte apunta daitezke udaletxean.
Baratzea landu nahiko lukeen edozein oriotarrek dauka aukera ikastaroa egiteko.
Astean lau eguneko ikastaroa izango da, arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. Ikastolan izango da ikastaroa eta praktikak aldameneko baratzean egingo dira.
Izen-ematea
Izena emateko, udaletxera jo behar da lan-orduetan.
Prezioa 15 eurokoa da. Jubilatuek 7 euro ordainduko dute eta langabetuek doan izango dute ikastaroa.
Ordainketa taldea osatu ondoren egingo da.