Ur Kontsortzioa Aritzaga kalean eta Endaia plazan egiten ari den obra dela-eta, asteburu honetan (urriak 18-19) ibilgailuen zirkulazioa Herriko Plazatik bideratuko da, egunero bezala, eta, beraz, eremu hori ez da oinezkoen eremu izango, normalean asteburutan izaten den bezala.
Nolanahi ere, Goiko Kalerako akzesoa mugatzen duen semaforoa martxan izango da asteburuan.
Obrak direla-eta, 2,4m-tik gorako altuera duten ibilgailuek, nahitaez, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko dute herritik ateratzeko. Gainerakoek aukera izango dute Ibai Ondo kaletik barrena joateko.