Koronabirusaren bilakaerari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak onartu duen azken agindua tarteko, Orioko Udalaren oharra.
Aste honetako kultur programazioari eutsi egingo zaio, eta bi emanaldi egingo dira:
- Azaroak 18, ostegunarekin, 18:30ean herriko plazan, Danbolin Musika Eskolako ikasleen Santa Zeziliako kontzertua.
- Azaroak 20, larunbatarekin, 19:00etan Karela kiroldegian, Nogen musika taldearen kontzertua.
Ekitaldiok Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak emandako urriaren 6ko aginduan jasotako neurriak beteko dituzte:
- Metro eta erdiko distantzia mantentzeko aforoak murriztuko dira.
- Eskuen higienea bermatuko da ekitaldien hasiera eta amaieran.
- Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da.
- Ekitaldiak irauten duen bitartean ezingo da ez jan ezta edan ere, ura izan ezik.