Astelehen arratsaldean egingo da Erregeen kabalgata

Erregeen kabalgata urtarrilaren 5ean egingo da, urtero bezala, Talai Mendi elkarteak antolatuta.

Goizean, 11:00etan abiatuta, Erregeen karterua ibiliko da kalez kale, gutunak jasotzen. Eguerdian plazara iritsiko da.

Arratsaldean, berriz, Erregeen kabalgata ibiliko da herrian barrena,18:00etan hasita. Herriko jira egin ondoren, kiroldegian bukatuko da kabalgata.

GABONETAKO PARKEA LARUNBATEAN

Erregeen kabalgataz gain, ekitaldi gutxi batzuk geratzen dira Gabonetako programa bukatzeko:

Urtarrilak 2, ostirala
17:30 Argiztapen autogeneratua eta parte-hartzailea. 2-6 eta 6-13 urte bitarteko haurrentzat 6 bizikleta jarriko dira plazan. Bizikleta horiek sortzen duten energiarekin plazako bi zuhaitz argiztatuko dira. Haur eta gurasoei dei egiten zaie bizikleta ibili eta argiak pizten laguntzera joateko.

Urtarrilak 3, larunbata
11:00 – 13:30 Gabonetako haur parkea, Karelan.
16:00 – 19:00 Gabonetako haur parkea, Karelan.

Urtarrilak 4 igandea
16:30 Haurrentzako tailerrak kultur etxean.