Ate irekietako eguna izango da haurreskolan datorren asteartean, eta urriaren 2an irekiko da izena emateko epea

Datorren irailaren 26an, asteartearekin, ateak irekiko ditu Maria Maestra haurreskolak, barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko. Bisita-ordua arratsaldez izango da, 17:00etatik 18:00etara.

Izena emateko epea urriaren 2tik 9ra, biak barne

Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren urriaren 2an zabalduko da eta irekita egongo da urriaren 9a arte.

Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du. Orain matrikulatzen diren haurrak urtarriletik aurrera hasiko dira haurreskolan.

Agiriak jasotzeko eta izena emateko ordutegia hau izango da:

Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 11:00etara eta 13:00etatik 15:00etara.

Plaza hutsak

Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat eta bai 1-2 bitartekoentzat.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi duenak telefonoz ere egin dezake kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890625; edo helbide elektroniko honetara idatzita: mariamaestra.orio@haurreskolak.eus.