Aurten beteko dira 40 urte Zaragueta eskola hasi zela euskaraz klaseak ematen

Zaragueta Herri Eskolak aurten 40 urte beteko ditu euskaraz eta euskararen alde lanean. Hamarkada hauetako bizipenak gogora ekartzeko, hainbat ekitaldi prestatu ditu hango guraso elkarteak, urte horietako bidelagun guztiak omentzeko asmoarekin. Ekitaldi sorta horrek honako leloa izango du: ‘1977-2017, Euskeraz heziz eta haziz’.

Aurkezpena ostiralean

Urteurreneko ekitaldien aurkezpena egingo dute irailaren 22an, ostiralarekin, Zaragueta eskolan bertan, 17:00etan hasita.

Guraso batzordeak eskolaren lagun guztiak gonbidatu ditu ostiraleko ekitaldi horretara.