Aurreko larunbatean, abuztuak 1, zen proiektatzekoa Sukalde kontuak
filma; baina emanaldia bertan behera geratu zen eguraldi txarragatik.
Filma, azkenean, datorren astelehenean, abuztuak 10, emango da.
Udalak antolatutako Zinea Kalean programaren barruan izango da proiekzioa hondartzan.
Zine-emanaldia 22:30ean hasiko da
Eguraldi txarra egiten badu, emanaldia kiroldegian izango da.
Sukalde kontuak
filma berria da. Aurtengo maiatzean estreinatu zen zinema-aretoetan eta Aizpea Goenagak zuzendu duen lehendabiziko film luzea da. Aizpea Goenaga oso ezaguna da Euskal Herrian, aktore eta gidoilari gisa egindako lanengatik.
Filma komedia arin bat da, sukaldaritza-eskola batean girotua. Aktoreen artean oso aurpegi ezagunak daude: Isidoro Fernandez, Loli Astoreka, Mikel Losada, Marivi Bilbao, Aitziber Garmendia eta Barbara Goenaga aktoreek, besteak beste.
Filma euskaraz da.