Aurrekontu parte-hartzaileak bultzatu nahi ditu Udalak

Aurreko bi urteetan, udal aurrekontuak lantzeko, auzo-bilerak egin ditu Udalak herritarrekin eta gaika ere deitu ditu alor bakoitzeko  eragileak, ondoren aurrekontu-proiektua erredaktatzeko.

Aurten herritar gehiagorengana iritsi nahi du Udalak, eta parte-hartze sistema hobetu eta sakondu nahi du, oriotarren iritzi eta proposamenak biltzeko.

Horretarako, eskuorri bat banatu du Udalak herriko postontzi guztietan. Herritar guztiek dute aukera, hortaz, eskuorria betetzeko eta beren proposamenak Udalari helarazteko.

Behin eskuorria beteta, udaletxean edo kultur etxean entregatu behar da, abenduaren 15a baino lehen. Nahi izanez gero, beheko estekatik Word formatuan ere deskarga daiteke eskuorria, ordenagailuan bete eta posta elektronikoz bidaltzeko. Horrela egiten dutenek honako helbidera bidali behar dute: alkatetza@oriokoudala.com

Eskuorria Word formatuan