Aurrekontu parte-hartzaileak bultzatuko ditu Udalak aurten ere

Iazko esperientzian sakonduz, herritarren parte-hartzearekin osatu nahi ditu Udalak aurtengo aurrekontuak. Hartara, herritarrek aukera izango dute beren iritzia emateko eta proposamenak aurkezteko.

Iaz 131 proposamen jaso zituen Udalak. Horietatik 69 ziren Udalaren eskumeneko gaiei zegozkienak, eta 69 horietatik 44 gauzatu ditu Udalak. Kasu batzuetan, berriro aztertu dira gaiak.

Proposamenak jasotzeko fitxa

Herritarren iritziak biltzeko, proposamenak jasotzeko fitxa bat banatu du Udalak herriko postontzi guztietan. Herritar guztiek dute aukera, hortaz, fitxa hori betetzeko eta beren proposamenak Udalari helarazteko.

Behin fitxa beteta, udaletxean edo kultur etxean entregatu behar da, abenduaren 19a baino lehen. Nahi izanez gero, beheko estekatik Word formatuan ere deskarga daiteke fitxa, ordenagailuan bete eta posta elektronikoz bidaltzeko. Horrela egiten dutenek honako helbidera bidali behar dute: alkatetza@orio.eus

Proposamenak jasotzeko fitxa, Word formatuan

Ficha para recoger propuestas de cara al presupuesto municipal de 2015 (documento Word)