Aurten kanpineko zuzendari izango dena aukeratu du Udalak

Orioko Udalak iragarki hau argitaratu du gaur:

Orioko Udalaren plantillan hutsik dagoen udal kanpineko zuzendari lanpostu bat lehiaketa bidez hornitzeko hautaketa-prozesua burutu ondoren, izangaiek lortutako emaitzak honako hauek izan dira:

1.- Jone Olaskoaga Balerdi: 10,30 puntu

2.- Marina Eizagirre Iruretagoiena: 6,50 puntu

Nagore Azpiazu Lasa izangaia ez da elkarrizketa pertsonaleko probara aurkeztu eta, ondorioz, ez du puntuaziorik lortu.

Honako izangai hauek baztertuak izan dira lehiaketa-prozesuan, baldintzaren bat betetzen ez zutelako:

  • Luis Maria Hurtado Azpeitia, eskatutako ikasketa-maila egiaztatu ez duelako.
  • Amaia Loidi Iraola, EGA titulua edo baliokidea izatea egiaztatu ez duelako.
  • Markel Perea Corta, ez dituelako egiaztatu eskatutako ikasketa-maila eta First Certificate titulua edo baliokidea.
  • Naiara Martin Palacin, EGA titulua edo baliokidea izatea egiaztatu ez duelako.
  • Leire Minaya San Damián, ez dituelako egiaztatu ez eskatutako ikasketa-maila, ez First Certificate titulua edo baliokidea eta ez EGA titulua edo baliokidea.