Aurtengo ‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketako lan sarituak argitaratu ditu Udalak

Udaleko Euskara batzordeak aurtengo Euskaraz Gazte literatur lehiaketan saria irabazi duten lanak argitaratu ditu, Karkara aldizkariarekin batera banatutako gehigarri baten bidez. Orain oriora.com honetatik ere deskarga daiteke gehigarri hori.

Argazkia sari banaketa ekitaldian atera zen, udaletxean, abenduaren 3an.

Gehigarria joan den astean argitaratu zen eta herriko etxe guztietara banatu zen.

Orain oriora.com honetan jarri dugu ikusgai, PDF formatuan. Gehigarria deskargatu nahi izanez gero, klik egin gainean:

Euskaraz Gazte 18. literatur lehiaketan saritutako lanak. Gehigarria