Aurtengo literatur lehiaketako liburua Kultur Etxean eskura daiteke doan

Eskolaumeen 17. literatur lehiaketako lanik onenak biltzen dituen liburua Kultur Etxean eskura dezake interesa duenak.

Liburuak lehiaketa honetara aurkeztutako ipuin, olerki eta marrazki onenak biltzen ditu. Hamar mailatako lanak daude liburuan: LHko seiak eta DBHko lauak, eta maila bakoitzean bi ipuin, bi olerki eta lau marrazki aukeratu dira.

Liburua herriko buzoi guztietara banatzen zen orain arte; baina aurten ez da horrela egingo. Udalak doan banatuko ditu liburuak, orain arte bezala, baina jaso nahi dutenek Kultur Etxera jo beharko dute, eta han eskatu.