Jose Ramon Salsamendik pintura erakusketa zabaldu du Kultur Etxean

Jose Ramon Salsamendi pintore oriotarrak erakusketa zabaldu zuen uztailaren 3an Orioko Kultur Etxean.

Erakusketa zabalik izango da uztailaren 16a arte honako orduetan: astegunetan goizeko hamaiketatik ordu batera eta arratsaldeko seietatik bederatzietara; asteburutan, berriz, goizeko hamaiketatik ordu bietara eta arratsaldeko seietatik bederatzietara.

Olio pinturako lanak dira erakusten dituen guztiak. Jose Ramon Salsamendi oso ezaguna da herrian eta urte asko daramatza pintatzen. Erakusketa ugari egin ditu han eta hemen; azkena, Donostiako Kutxaren aretoan. Jose Ramonek paisajeak pintatzen ditu gehienbat: mendi, itsaso eta herriak. Kolore trinkoak erabiltzen ditu eta bere koadroek indarra erakusten dute.