AUTO KLASIKOEN IIII. ERAKUSKETA

Larunbatean, urriak 4, Auto Klasikoen IIII. Erakusketa ospatuko da.

Aurtengoan, moto klasikoak ere izango dira ikusgai.

11:00etan elkartuko dira hondartzan automobilak eta, ondoren, herrian barrena ibiliko dira. Segidan, ikastola ondoko plazan elkartuko dira eta bertan izango dira ikusgai 14:00ak arte.

Bazkaltzeko garaian, eta arratsaldeko seiak arte, hondartzako aparkalekuan ikusi ahal izango dira.

Guztira, 40 bat auto klasikok eta 15 bat motok parte hartuko dute.