Autobusak izango dira gauez abenduaren 5ean eta 7an

San Nikolas jaiak direla eta, Euskotrenek autobus zerbitzu berezia jarriko du abenduaren 5ean eta 7an.

Hauek izango dira gaueko autobus horien ordutegiak:
Autobusak bi ordutik behin ibiliko dira eta larunbatetan egiten duten ibilbide bera egingo dute.

Zerbitzu bakoitzean bi autobus ibiliko dira.

Ordutegiak

Zumaiako irteerak: 24:00, 2:00, 4:00 eta 6:00

Donostiako irteerak: 1:00, 3:00, 5:00 eta 7:00