Tomaxen Abenturak clown-konpainiak Azken Balea antzezlana aurkeztuko du Balearen Eguneko programazioaren barruan. Familiei zuzendutako antzezlana da. Emanaldia hilaren 12an, ostegunarekin, egingo dute kultur etxean, eta sarrerak 2 euroan erosi daitezke online, eta kultur etxean astelehenetik aurrera.
Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax jolasten ari den bitartean, Muxik egunkaria irakurtzen du, eta horrela jakiten du euskal balea bakar bat geratzen dela munduan. Kostata, baina Tomax konbentzitzen du aitonaren baporea hartu eta Kanadara joateko, balea horri laguntzera.
Joserra Fachado eta Oihana Maritorena aktoreek gorpuztutako clown pareak umoreak, magiak, kantek eta jolasek zipriztindutako lana eskaintzen dute. Fachadoren gidoia eta Idoia Larrañagaren eszenografia ditu obrak.
Sarrerak eskuragai daude online
Ikuskizuna maiatzaren 12an, ostegunarekin, izango da kultur etxean, 17:30ean hasita. Sarrerak dagoeneko eskuragai daude online 2 euroan, eta kultur etxean astelehen arratsaldetik aurrera izango dira.