Udalak Jaurlaritzako Merkataritza Saileko laguntza jaso du, Eusko Gudari kalea egokitu eta herriko sarrera-irteerak hobetzeko azterketa lan bat egiteko.
Udalak azterketa hori egiteko proposamena eskatu dio hiru enpresari eta orain proposamenik onena zein den erabaki eta lana adjudikatu behar du.
Datorren astelehenean egingo dute bilera udaleko zinegotziek eta Arkupeko ordezkariek hiru proposamen horiek aurkeztu dituzten enpresekin.