Erreboiloaren festarako txartelak gaurtik aurrera jarriko dira salgai herritarrentzat

Erreboiloaren festako afaritarako eta bazkaritarako txartelak turismo bulegoan jarriko dira salgai. Apirilaren 8tik 16ra bitartean herritarrek izango dute aukera txartelak erosteko eta, ondoren, hurrengo asteetan, edozeinek erosi ahal izango ditu.

Erreboiloaren festa maiatzaren 6an eta 7an ospatuko da Orion. Herriko Plaza jatetxe bihurtuko da, Bisiguaren Egunean bezala.

Guztira, hiru otordu izango dira: ostiraleko afaria, larunbateko bazkaria eta larunbateko afaria. Otordu bakoitzaren prezioa 45 eurokoa da eta txartelak aldez aurretik erosi behar dira, Turismo bulegora deituta (943 83 09 04 telefonoa).