Bakailao lehiaketan izen emateko epea ireki da

2014ko San Pedro festetako egitarauaren barruan ekainaren 29an bakailao lehiaketa izango da Herriko Plazan goizeko 11:00etatik 13:00etara bitarte.

Parte hartu nahi duenak izena emateko aukera izango du gaurtik ekainaren 20a arte, bai kultur etxean eta bai Itsas Mendi gutiziak dendan.

Udalak bakailaoa eta sua jarriko du eta parte-hartzaile bakoitzak olioa, kazuela eta erabili nahi dituen osagaiak eraman beharko ditu. Bakailaoa nahi den eran presta daiteke.