Bakeola zentroak aztertu egin du herriko bizikidetza eta giza eskubideen egoera

Bakeola Gatazketarako Bitartekaritza Zentroak azterketa-lan bat egin du, Udalaren enkarguz, eta txostena osatu du ‘Orioko bizikidetza eta giza eskubideen egoeraren diagnostikoa eta udal planaren diseinua’ izenekoa.

Txostena osatzeko, Bakeolak hainbat bilera egin ditu herriko kultur eta kirol alorreko eragileekin eta Udaleko politikari eta teknikariekin.

Lanketa horren emaitza izan da txostena; baina, nolanahi ere, oraindik behin-behinekoa da eta, beraz, edozeinek dauka aukera irakurri eta bere ekarpenak egiteko.

Txostena hemendik deskarga daiteke, PDF formatuan:

ORIOKO_DIAGNOSTIKOA_ETA_PLANA__UDALA__2012_orokorra.pdf

Ekarpenak egiteko, idatzi alkatetzaren helbide elektronikora:

alkatetza@oriokoudala.com